Bio

Maren 2002ko azaroaren 30ean jaio zen Bilbon.

Txiki-txikitatik hasi zen abestiak idazten, jolasteko modu bat balitz bezala, hori nagusitan bere lanbidea izateko asmorik gabe. Musikak entretenimendu izateari uzten dio, eta inguruan gertatzen zena kudeatzeko modu bihurtzen da. Agian horrek bultzatzen du hain gaztetan bere abestietan lan egitera, hamalau urte besterik ez zituela "Alguien Sin Vergüenza" lehen EPa argitaratuz. Uda hartan bertan hasi zen lehen kontzertu akustikoak jotzen. "Margaritas y Lavanda" lehen diskoa 2021ean kaleratu zen, hemezortzi urte besterik ez zituela. Urte hartan “Begixek” izeneko eta euskaraz idatzitako EP bat argitaratu zuen baita. Estatuko agertoki garrantzitsuenetatik bira egin ondoren, Marenek behin betiko kolpea eman zuen "Qué Lastima" diskoarekin.


Bere gaztetasunak eta berezitasunak markatutako ibilbidea, eszenatokien gainean indartzen joan da. "Qué Lástima" bigarren disko ausart eta pertsonala da, iraganaren eta egungoaren arteko oreka bilatu nahi duena, horrela berria den zerbait sortuz. 2026ko urte amaieran “Ahaztu baino lehen” izeneko diska berria aurkeztuko du.

Booking: danel.argomaniz@getin.es